XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batek - DON PERU, Don Peru, Don Peru, gelditu, gelditu errian.

Danak - Don Peru, Don Peru maixua, gelditu, gelditu errian.

Matxin - (Tanborra jo eta danen aurrera agertuz).

Alkate jaunaren ordena!
Maixuak maixutzako jaio dirala
eta alkateak alkatetzako.
Eta iñor minduten asi barik
jaia baketan amaitzeko.
Lengo kondisiñoitan nai ba dau
Don Peru maixuak ba daukala tokia jarraitzeko.
Baiña erriak ez daukala dirurik
zor geiagotan sartzeko.
Zor geiagotan sartzeko
inpostuen multiplikarra bear dela tarteko,
eta erriak ori nai ez daben lez,
Don Peru libre dala,
beste toki baten obeto ordaintzen ba dautse,
Alkefra erakusteko.

Batek - Zer daki alkatiak erriak zer nai daben?

Besteak - Ur geiago bota dagiela tabernariak ardauari, inpostua errezago ordaintzeko.

Batek - Dendariak pixu pixkat kendu dagiela salgaiei, maixua ordaintzeko.

Besteak - Esan barik ez dabe kenduko-ta!

(Erritarrak mar-marrean ezer ez ulertzeko eran).

Eta Aikafek txikoria sartu daiala kafe truke.

Maixua - (Aurreratu eta ixiltzea lortu nairik). Ixo! Ixo mesedez!

(Patxada andiz).

Urak ugarixuak sortzen dauz gibelian.
Ugarixuak kantu itzala dauke goizian.
Goizetik itzal jagitekotan
naiago bizi nire etxian, eta errian,
txoriak libre ikusten diran mendian,
mandazaiñak ur bako ardaua erabilten daben bidian.
Maixua naz, eskola maixua,
sarri logortzen jaku maixuei txistua.
Arrain presku ugariz ase nazue,
baiña lendik dauka arrainak ura naikua.
Nik irabazi nai, erakutsi ordez
ta baita biziari gustua emon.
Ba nua emendik, ba nua,...